XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garbi dago, amortizazioa soldata edo beste edozein produkzio-kostu bezala kontsideratu behar dela.

Ondasun ibilgetuen baliogalera, normalean, produkzio-prozesuan izaten duten erabilpenagatik gertatzen da.

Badakigu kostu honek produzitzeko momentuan ez duela ordainketarik dagoela esan nahi, baina inbertsioa egiterakoan ordaindua izan da.

Baliogalera hau, iharduera bakoitzean ondoko kontuetan zordunduko dugu: 680 Ibilgetu materialen amortizazioa.

681 Ibilgetu inmaterialen amortizazioa.

eta gero kontu hauen saldoak berriz, ustiapen-kontura pasatuko ditugu.

Urteko amortizazioa, ondoko kontuetan abonatuko dugu: 280 Ibilgetu materialen amortizazio metatua.

281 Ibilgetu inmaterialen amortizazio metatua.

Kontu hauen zenbatekoagatik aktibo finkoari kenketa egiten zaio, eta horrela ibilgetu netoaren zenbatekoa azaltzen du.

Normalean balantzean, ibilgetuaren erosketa-balioa eta amortizazio metatuaren zenbatekoa aparte azaltzen dira, eta horrela informazio hobea lortzen dugu, zeren ondasunen hasierako balioa eta bere baliogaleren zatien konparazioa egiteko datuak ematen bait dizkigu.

Balantzean azaltzerakoan bi sistema erabil daitezke: 1. Ibilgetuen erosketako balioa AKTIBOAN azaltzea eta PASIBOAN berriz amortizazio metatua.

2. Amortizazioa, ondasunen erosketa-balioari kenketa eginez AKTIBOAN azaltzea.

Biak ondo daude eta esanahi berdina dute, baina bigarren metodoaz, aktiboari kenketa egiterakoan ibilgetuen balio netoa hobeto azaltzen da, eta honela aktibo eta pasiboaren balio erreala lortzen dugu.

Lehenengo sistemarekin berriz, biak (bai aktiboa eta bai pasiboa) gainbaloratuak aurkeztuko ditugu.

Salbuespen bezala, ibilgetu inmaterialen barnean Merkatal Fondoa eta akura-lagapenerako eskubidea ez dira amortizatzen; denboran zehar beren balioa handiagotu egiten bait dute.

Baina amortizatzen baldin bada, Aparteko Emaitzak kontuan zordunduko genuke zuzenean kenketa eginez.